XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
MenalcasHas zaitez, Mopso, lehenena, baldin Phyllisenganako garrik edo Alconen aldeko goresmenik edo Codroren aurkako liskarrik baduzu; has zaitez: Tityrok zainduko ditu antxumeak, bazkatzen diren bitartean.
MopsoHori baino gehiago, oraintsu pago baten azal berdean idatzi eta kanturako markatu ditudan aldizkako bertso hauek saiatuko ditut: gero agin iezaiozu Amyntasi lehiatzeko.
MenalcasSahats malgua olibondo zurpailari gibelatzen zaion adina, ardi-belar apala purpurazko arrosei adina, horrenbeste
Baina nahikoa da, mutil; heldu gara haitzulora.
MopsoHeriotza ankerrez hildako Daphnisengatik egiten zuten negar ninfek (zuek, hurritz eta ibaiak, ninfen lekuko zarete), amak, bere semearen gorpu errukarria besarkatuta, jainkoei eta izar ankerrei hots egiten dien bitartean.
Egun haietan, Daphnis, inork ez zituen abelgorri bazkatuak ibai hotzetara eraman; lauoinekok ez zuen errekarik dastatu, ez zelaiko belarrik ukitu.